Novela 2011 Jaialdi barruan kokatzen den jarduera izanik (http://novela.toulouse.fr/accueil), erakusketa honek «2011, Pirinioetako Urtea» zigilua ere badu, hots, Pirinioetako Lan Elkarteak Mendikatea sustatzeko bultzatu duen ekimena.
 
Beraz, 3 hilez gutxi gora behera, Toulouseko Historia Naturalaren Museoak, erakusketa honen bidez Pirinioetako paisaiak Eugène Truat, Toulouseko kultura zientifikoaren XIX. mendeko lehen erdiko argazkilari eta eragilearen eskutik.
 
«Naturaren» kuxkuxero honek burututako plaka fotografikoen laguntzarekin Pirinioetako espazioa, honen neurria, aniztasuna eta dinamika ulertu ahal izango duzue.  
 
15.000 negatiboz osatutako argazki-funts honi eta dispositibo museografiko original bati esker, atzoko eta gaurko Pirinioak berrezagutuko eta ulertuko dituzue.
 
Paisaiaren konstanteak nabarmentzeko edo eboluzio naturalak eta mutazio antropikoak azpimarratzeko, Truatek ateratako argazkiak gaur egungo ikertzaileek (GÈODE laborategia) burututako argazki garaikideen ondoan kokatzen dira. Bi multimedia instalazio originalei esker Pirinioetako mendikatea 3 dimentsiotan ikusi ahal izango duzue inguratzen zaituzten naturaren ikuspegi dinamikoa izateko.
 
Erakusketa hau, hizkuntza desberdinetan eratu da eta 2012an ekingo dio PLEko lurralde desberdinak zeharkatuko dituen zirkuitu ibiltariari.
 
Pirinioak atsegin al dituzu ? 1,2,3, zatoz…
Museoaren helburua: Eugène Trutat-en urratsen atzetik