Joan den abuztuaren 30ean YELMO proiektua aurkeztu zen Eugin, Eugi herria (Nafarroa) eta Bankako (Pirinio Atlantikoak) garapen ekonomiko eta soziala sustatzera zuzendua, bi herrien ondare kultural hain berezkoaren bidez, antzinako arma lantegiak eta brontze labeak besteak beste.

Proiektu turistikoak garrantzi handiko bi adibide kontuan hartzen ditu lurraldean: Eugiko Errege Arma Lantegia eta Bankako Brontze Labe Garaia. Ondorioz, logika jasangarriaren bidez garrantzia emango zaio lurraldeko ondare natural eta kulturalari, europako ondare industrialaren ibilbide berri bat eratuz. Horretarako Banka eta Eugiko kontzejuko udalerrietako antzinako arma lantegiak, antzinako burdinolak, labe industrialak eta hauek erraztu zituzten elementuak (ura, egurra, meatzaritza, fabrikazio teknikak) erabiliko dira oinarritzat. YELMO, FEDER funtsen bidez kofinantziatua dago, Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz-bestaldeko Lankidetza Programaren kide da (POCTEFA), Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) kudeatuta; 737 905 eurotako diru-laguntza esleitu zaio.
Proiektu osoak martxoan zabaldutako erreferentzi-gune historiko baten sorrera barne hartzen du; bisitariei inguruko gertaera gogoangarririk garrantzitsuenak ezagutzera emateko helburuarekin sortutako erakusketa-gune bat. Proiektuak, halaber, bi ibilderen sorrera barne hartzen du: oinezkoentzako basabide bat Eugiko urtegitik eta BTT ibilbide bat.
Informazio gehiago gazteleraz hemen.