V. Natura Jardunaldiak: izenak emateko epea zabalik
2010ko urtarrilak 11tik otsailak 28ra
Midi-Pyrénées Eskualdeak 2006 urtean sortu zituen Natura Jardunaldiak aukera ezin hobea dira Frantziako 8 departamendutako biztanleak ingurugiroarekin eta garapen jasangarriarekin zerikusia duten gaien inguruan mobilizatzeko.

Hori dela eta, urtero ekaina hasieran proiektu boluntarioen arduradunek jarduera eta aktibitate desberdinak antolatzen dituzte Midi-Pyrénées eskualdeko txoko guztietan jendea ingurugiroa zaintzearekiko sentikor bihurtu eta ondare naturala ezagutzeko.

Mendi txangoak, argazki erakusketak, topaketak eta tailerrak… gazteei zein nagusiei proposatzen zaizkien ekintzak dira!

2009an 1500 ekintza antolatu ziren gutxienez Midi-Pyrénées inguruan Natura Jardunaldiak zirela eta.
2010eko Natura Jardunaldien hitzordua maiatzaren 29tik ekainaren 6ra bitartean ospatuko da Midi-Pyrénées osoan.

Ekintza honen V. edizio honetan parte hartzean nahi duen edonork esku hartzea nahi duen ekintzetan izena emateko aukera izango du Natura Jardunaldien webgunean urtarrilaren 11tik otsailaren 28ra arte.

Midi-Pyrénées eskualdeak Pirinioetako Lan Elkartearen Lehendakaritza duela aprobetxatuz, ospakizun hau aukera ezin hobea izan daiteke Pirinio inguruko beste eragileekin lankidetzan mugaz gaindiko ekitaldiak proposatzeko!

Informazio erabilgarria

Inskripzioak