Ikerketa proiektu hori Akitania Euskadi Euroeskualdea izenekoak zuzendu du, buru gisa, eta bertan aritu izan dira, baita ere, Euskotren, Atlantique et Pyrénées Hirigintza Agentzia (AUDAP), eta Logistika eta Mugikortasun Iraunkorrerako Euskal Institutua, bazkide gisa. Transfermugaren %65 FEDER funtsekin finantzatu da, POCTEFAren bitartez.

TRANSFERMUGAk bere buruari ezarri dizkion erronkak aldirietako garraio eskaintza sortzea, tarte ertaineko mugaz gaindiko ibilbideak handitzea, TER-Topoa loturak hobetzea, egokituriko tarifak diseinatzea, billeteen kudeaketa erraztea, eta bidaiarientzat garraioei buruzko informazioa errazagoa egitea dira.

Programaren ondorioak hemen kontsulta daitezke: www.transfermuga.eu