Datorren astean (martxoaren 31tik apirilaren 7ra) Salardú (Naut Arán) udalerriak Pyrenades izenekoak ospatuko ditu.
Pyrenades, pirinismoari buruzko jardunaldiak dira, Pirinioen bihotzean burutzen den jaialdia, XIX. mendearen amaieran Pirinioen konkistaren eta aurkikuntzaren lehen pausoak eman zituzten pertsonen mugimenduaz jabetzeko gonbidapena egiten duen jaialdia, alegia. Partaideek, garai hartako ezaugarri zen izpiritu naturalista eta abenturazalea sentitu ahal izango dute.
Baina, beste ezer baino lehen, Pyrenades, Aste Santua familian eta adiskideekin igarotzeko eta naturarekin harreman bikaina izateko aukera da. Pyrenades ekimenak doako jarduera programa zabala eskaintzen die partaideei (ibilaldiak, konferentziak, eztabaidak, proiekzioak, musika…), partaide guztiek inoiz ahaztuko ez duten oroitzapena izan dezaten.

Pyrenades PyrenMuseu (Refugi Rostako Pirinioetako Museoa) izenekoak bultzaturiko ekimena da, eta Naut Arán udalerriaren, Idaparen eta Arángo Kontseilu Nagusiaren laguntza du. Halaber, Aran Bailarako beste elkarte batzuek ere eman diote laguntza ekimen horri.

2011ko edizioaren bideoa: http://www.pyrenades.es/video-edicio-2011.html
Informazio gehiago: www.pyrenades.es