Lantalde hori sortzearen premia POCTEFAren Jarraipenerako Batzordeak 2012ko ekainean egin zuen azken bileran berretsi zen. Jarraipenerako Batzordetik sortutako Gidaritza Batzordeak Frantziako, Espainiako eta Andorrako ordezkariak ditu, programan parte hartzen duten hainbat lurraldetakoak, baita eskualde horietako ingurumen arloko agintariak ere.
Batzorde berriaren helburuetako bat hurrengo programa elkarlanean prestatzeko lanak zuzentzea da. Lan horietatik abiatuta idatziko da gero 2014-2020ko Egitasmo Operatiboa, dagozkion fase eta betebeharrak barne. Egitasmo Operatibo horretan jasota uzten da FEDER funtsaren laguntza estrategia, xehetasun guztiekin, eta Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugan lurraldeko lankidetza 2014tik 2020ra arte ezartzeko bideak. Lurraldearen berezko ezaugarriei eta datu sozio-ekonomikoei erreparatuta, ezarpen-esparrua oso kontuan hartzen duen agiria da; hau da, parte hartzeko estrategien azalpen sakona. Hori ez ezik, programaren lehentasunak, finantzaketa-plana, lankidetzarako ardatzak eta beste hainbat kontu ere argi uzten dira dokumentu horretan.