Horrela, 10.000 € banatu zituen PLE-CTP-ren gazteria saria, Thézako (Ekialdeko Pirinioak) Federico García Lorca Irakaskuntza orokorreko eta nekazaritzako teknologiako institutuari eta Donostiako (Euskadi) Axular institutuari eman zitzaien “Del país rosellonés al país vasco: nuestros alumnos en el camino del desarrollo sostenible" izeneko lanari esker. Garapen jasangarrirako hezkuntza proiektu horrek ingurumenarekin erlazionaturiko bi gai azpimarratzen ditu: uraren kudeaketa eta bio-aniztasunaren kudeaketa.

Proiektua hainbat ikuspegitatik garatzen da. Ikasleei, beraiena ez den beste lurralde batzuk ezagutzeko eta ulertzeko aukera emango dien ikasketa bidaien antolakuntzan oinarritzen da, lurraldeen garapen jasangarriari, lurraldeen dimentsio historikoei eta kulturalei eta establezimendu kolaboratzailean Agenda 21 aplikatzeari dagokienez. Proiektuan zehar izandako elkarlanean zentraturiko dokumental bat egingo da. Tomak ikasleek egingo dituzte, establezimenduetan duten materialarekin. Amaitzeko, proiektu horren barruan, garapen jasangarrira zuzenduriko elkarlanerako multimedia plataforma garatuko da. Helburua, PLE-CTP-ko lurraldeko beste ikastetxe batzuei baliabide horiek eskuratzeko aukera ematea da, horrela, proiektu honekin bat egitera animatuz.

Hiru Behien Tributuari dagokionez, Pirinioetako Lan Erkidegoaren “Indar biziak” saria jaso zuen. Sari horren bitartez, mugaz gaindiko hitzarmen horren garrantzi historikoa eta ondare kultural inmaterial gisa duen balioa aitortu zaizkio. Hiru Behien Tributua (1375), gaur egun indarrean dagoen Europako tratatu zaharrena dela esan daiteke.

Hiru Behien Tributuak oso lotura indartsuak sortu ditu Erronkariko eta Baretouseko udalerrien artean, izan ere, beraien arteko harremanak Hiru Behien Tributuaren zeremonia baino askoz ere sakonagoa baitira. Duela 50 urte, beraien baliabideak erabiliz, bi bailarak lotzen dituen mugaz gaindiko errepidea eraiki zuten, eta gaur egun, gai nagusi gisa elurra duten turismo eta hezkuntza egitasmoak garatzen dituzte bien artean.

Ángel Luís de Miguelen, Izabako (Erronkariko bailara-Nafarroa) alkatearen iritziz, aintzatespen hori lagungarri izango da UNESCOk Hiru Behien Tributua “Gizateriaren Ondare” izenda dezan. Horrez gain, bere desioa adierazi zuen, PLE-CTP-k, urtero, tratatuak jasotzen duen lurraldeari buruzko jardunaldi bat antola dezan, eta baita bakearen aldeko saria eratzeko asmoa ere, Hiru Behien Tributua Europan dagoen bakearen aldeko ospakizunik zaharrena dela kontuan izanik.

Sarituei egindako elkarrizketak ikusteko, egin klik hemen.