2013ko apirilaren 20an, larunbatean, Fos hiriak, Saint-Béateko kantoiko komunen erkidegoaren elkarlanarekin, Plan d’Arremeko Traité des Lies et Passeries izenekoaren sinaduraren 500. urteurrena ospatuko du. Jardunaldi historiko hori Fos komunan ospatuko da (Goi Garonnen), “Plan d’Arrem” izeneko dantzaleku eta tokian, Araneko bailararekin (Espainia) dagoen mugan.
Programa horren barruan monumentu bat inauguratuko da mugatik metro gutxitara. Ekitaldian Frantziako eta Espainiako agintariek hartuko dute parte, eta hitzaldi historikoak eta animazioak egongo dira.
Plan d’Arremeko Traité des Lies et Passeries izenekoa 1513ko apirilaren 22an sinatu zen, Espainia eta Frantzia gerran ari ziren garaian, Araneko bailarako bailaren artean bakea eta toki mailako elkarlana berrezartzeko: Ribagorza eta Benasque (Aragoi), Trempeko Harroa (Katalunia), Couseran (Ariège), Comminges (Goi Garonne) eta Araneko bailara.
Hitzarmen hori Pirinioetako nortasunaren elementu sortzaileetako baten parte izateaz gain, egungo Europaren oinarrietakoa da. Igarotze eskubideak eta belardien eta uraren banaketak aipatzen ditu, eta gaur egun ere aplikatu egiten da oraindik.
Ospakizun jardunaldi hori Saint Béateko Bailaren turismo bulegoak antolatzen du, eta mugaren bi aldeetako pertsona ugarik, fisikoek zein juridikoek, hartzen dute parte.
Ondoren, Radio Val Pireneos irratiak, programa berezia eskainiko du astelehenean, apirilaren 22an (http://www.rvpfm.net/)
Programa osoak helbide honetan argitaratuko dira denbora gutxi barru: www.lesvalleesdesaintbeat.fr

__________________
Okzitanieraz, gaskoi-aragoidar barietatean, idatzitako hitzarmenaren laburpena:

…Item. es Estat articulat entre la ditas partides/ quen temps de guerre lous habitants de tous/ lous pais dessus dicts tant d’un estrem/ que dautre pouiran conversar y communicar ensemble/ et fer les feits de marchandises comme dit/ es dessus, lous uns dap lous autres ainsin/ Comme sy ero bonne pats, Et pouiran anar/ sous de la part de France et deus pais dessus/ dits en las terres deu Rey dAragon…/
…Pareillement, que deu reaume d’Aragon/ compreses en la presente surceance Et/ capitulacion pouiran anar franquemen et/ quitemen entre Sarrancoly per toutes/ las valees doueieil louron, larboust, luchon/ et frontignes entre a la ciutat Sainct lize/ Ville de Sainctgirons viscontat de Couserans/ Et per toute la castelanie de Castillonnes…/