Ull-Nu elkarteak eta Comú d’Andorra la Vella izenekoak Pirinioetako sortzaile gazteen ikus-entzunezko jaialdiaren bigarren edizioa deitu dute, CTPren laguntza instituzionala duen Pirinioetako ikus-entzunezko lehenbiziko jaialdia eta bakarra.

Jaialdia, beraien ikus-entzunezko lanak erakusteko eta ezagutarazteko plataforma bilatzen ari diren pertsona guztiei dago zuzenduta. 

Partaideek 35 urtetik beherakoak izan behar dute, eta probintzia edo departamentu hauetakoren batean jaiotakoak (edo bertan bizi direnak): Huesca, Nafarroa, Gipuzkoa, Lleida, Girona, Ekialdeko Pirinioak, Pirinio Atlantikoak, Goi Pirinioak, Haute-Garonne, Ariège eta Andorra. Horrez gain, lanak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu beharko dira, eta gehieneko iraupena 30 minutukoa izango da. Jaialdiaren 8 kategoria bakoitzeko irabazleak 800 euroko saria jasoko du, 18 urtetik beherakoen kategoriakoak izan ezik, horrek 500 euroko saria izango baitu.

Jaialdia Andorra la Vellako Centre de Congressos izenekoan ospatuko da, 2013ko azaroaren 8an eta 9an.

Ikus-entzunezko lanak aurkezteko epea 2013ko irailaren 13ra arte egongo da zabalik. 

Informazio gehiago jasotzeko, sakatu hemen.