2010eko urriaren 14tik 17ra, Saint-Gaudens-eko (Garona Garaia) Comminges Erakusketa Parkean ospatuko da Pirinioetako erakusketaren lehen edizioa. Honen helburua Pirinioetako eragileen multzoa biltzea da, profesionalak eta ez profesionalak.



Mendiko erakusketa PEPen « Plateforme événementielle des Pyrénées » proposamena da « Pirinioak» markaren irudia balioztatzeko. Plataforma honek, EGEF Europako Funtsekin batera finantzatuko da Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 (POCTEFA) proiektuaren barruan, nekazaritzako elikagaien, turismoaren eta ingurumenaren gainean lan egiten du: Tarbes-eko SEAE (Pirinio Garaiak) Barbastroko Azoka Instituzioa (Aragoi), lleidako Fira (Katalunya)

Profesionalak eta Publiko Orokorra

Profesionalentzako Mendiaren erakusketa elkarrekin aurkitzeko, esperientziak partekatzeko, informazioa aurkitzeko, iragarkiak egiteko…aukera da. Erakutsiko diren espazioak erakusketan kokatuko dituzte profesionalek eta hiru egunez, hitzaldi desberdinak entzuteko aukera egongo da, esate baterako Pirinioetako politika publikoa bezalako gaien inguruan.

Publiko orokorrarentzako lurralde hau ezagutzeko eta bere aberastasun guztia arakatzeko aukera da. Ekitaldi desberdinak ere egongo dira gertaerak hiritarrengan izango duen garrantzia nabarmentzeko: eztabaidak, hitzaldiak…

Momentu dibertigarriagoak ere proposatuko dira adibidez harkaitzean eskalatzeko lehen urratsak edo rokodromoan, eski simulatzailea, surf rodeo, lera pista bat edo BTT ibilaldiak edo Pirinioetako folklorearen aurkezpena esate baterako. Aipatzekoa da baita ere PLE Midi-Pyrénées eskualdeko stand-ean aurkituko dela.

Gehiago jakiteko posta elektroniko bat bidal dezakezu jarraian zehazten den helbidera stgaudenspoleexpo@wanadoo.fr