Pirinioez gaindiko elkarlanaren eta ondare naturalaren kontserbazioaren aldeko konpromisoarekin jarraitzeko xedez, Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP), Pirinioetako Klimaren Aldaketari buruzko LIFE proiektuaren idazketarako ideien proposamena antolatu du. Ideiek Klimaren Aldaketaren alorreko Egokitzapenarekin (egokitzapena, eraginak eta zaurgarritasuna) erlazionaturik egon beharko dute, ideia horiek LIFE proiektu batean gauzatzeko eta garatzeko helburuz.

Ideia deialdi horren helburua, Klimaren Aldaketaren alorreko Egokitzapenarekin (egokitzapena, eraginak eta zaurgarritasuna) erlazionaturiko eragileengandik (ikerlariak, elkarteak, zentro zientifikoak, aholkularitzak…) sortutako mugaz gaindiko elkarlanerako proiektu bat garatzea eta gauzatzea da.

Xedea, ingurumenarekin erlazionaturiko ekimenei laguntza ematea eta talentua identifikatzea eta ingurumenaren sektorera erakartzea da.

Interesatuek aurkezteko eta parte hartzeko baldintzak kontsulta ditzakete hemen eta, irailak 3a baino lehen, proposamenaren formularioa bidali beharko dute (jaitsi hemendik) laburpen betearazle gisa, ingurumen proiektu ideiarekin batera.