Bost urtez euro-lurralde mailan lankidetzarako kultur proiektuen deialdiak egin ondoren, Pirinioak-Mediterraneoa euro-lurraldeak, proiektu bati Europa Sortzailea programaren bitartez Europa mailako dimentsioa lortzen laguntzea erabaki du.

Deialdiaren helburua euro-lurraldeko sustatzaileei Europara begira izan beharreko proiekzioan laguntzea eta kultura alorreko eragileen arteko aliantzak indartzea eta zabaltzea da.

Laguntza horren jasotzaileak eta aukeraketarako irizpideak bat datoz Europa Sortzailea programakoekin, eta deialdiaren testu osoan, hemen, kontsulta daitezke.

Kandidaturak aurkezteko azken eguna: 2015eko ekainaren 1a.