“Behatu, egokitzeko” lelopean, Klimaren Aldaketarako Pirinioetako Behatokiak (OPCC) proiektu amaierako ekitaldia ospatuko du Nafarroako hiriburuan, klimaren aldaketak mendi guneetan planteatzen dituen arriskuak aztertzeko. Topaketa horretan zientzialariak, Europa, nazio eta lurralde mailako agintariak, gizarte eta ekonomia alorretako agenteak… elkartuko dira. Guztiek, klimaren aldaketen aurrean sentsibilitate berezia duten guneen, mendi inguruen, egungo egoera eta etorkizunerako itxaropenak aztertuko dituzte. Horrez gain, arreta berezia eskainiko zaie klima testuinguru berri horretan burutu beharreko egokitzapen estrategiei. Arratsaldez, OPCCak, mendi guneetan klimaren aldaketa aztertzen aitzindaria izan den egitasmoak izandako emaitzak aurkeztuko ditu.

OPCC ekimen berritzailea da Europa mailan, mendi guneetan klimaren aldaketa aztertzeko. Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) jarri du martxan, eta Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Elkarlanerako 2007-2013 Programa Operatiboaren (POCTEFA) finantzaketa izan du.

Programa kontsultatu eta Nazioarteko OPCC Solasaldian izena eman dezakezu. Doako izen ematea toki guztiak bete arte.

Aprobetxa ezazu Iruñean egin behar duzun egonaldia klimaren aldaketari buruzko ekitaldi gehiagotan parte hartzeko!

2013ko azaroaren 7an eta 8an Iruñean ospatuko den klimaren aldaketari buruzko Nazioarteko Komunikazio Kongresuaren (CICOM) XXVIII. edizioak, kazetaritzak eta komunikazioak ingurumenarekin eta, batez ere klimaren aldaketarekin duten elkarrekintzari buruzko alderdiak landuko ditu. Programa eta hizlariak ikusteko, sakatu hemen.

Oharra: OPCC Nazioarteko Solasaldian parte hartzen dutenek abantailak izango dituzte Nazioarteko Komunikazio Kongresuan – CICOMen parte hartzeko. Izena emateko, sakatu hemen.

Azaroaren 5ean hasiko da Naturaren Kontserbaziorako eta Hedapenerako Telenatura Nazioarteko Telebista Jaialdia. Arratsalde guztietan, 19:30etatik aurrera, dokumental finalisten proiekzioa eskainiko da Iruñeko Planetarioan. Ezin dezakezu galdu!