Edizio honetako berrikuntza nagusia, lehen aldiz Pirinioen iparraldeko muturreko (Frantziako aldea) datuak sartzen direla da. Zortzi serie gehigarri sartu dira guztira: Andorra la Vella – Central i Engolasters (Andorra), Perpignan, Port-Vendres, Formiguères, Aulos eta Le Mas-d’Azil (Languedoc-Roussillon), eta Bagnères de Luchon(Midi-Pyrénées). Datu berri horiei esker, eremu horren barruan dauden Kataluniako eta Andorrako homogeneizazioaren emaitzak hobetu ahal izan dira.

Hori posible izan da SMCk Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) proiektuan parte hartu duelako, Zaragozako Unibertsitatearekin (Geografia Saila), Andorrako Centre d’Estudis de la Neu i de la Muntanyarekin (CENMA), Météo Francerekin eta Agencia Estatal de Meteorologíarekin (AEMET) batera.

Info gehiago hemen