Bertan, nazioarteko adituek esperientziak konpartitu eta teknikak eta metodologiak partekatu dituzte, eta munduko hainbat hiriren ondare militarraren kontserbazioaren eta kudeaketaren zenbait alderdiri buruz eztabaidatu ahal izango dute.

Kongresua, Iruñeko eta Baionako Udalek, %65ean FEDER funtsek, Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetza Programaren (POCTEFA) bitartez, diruz lagundutako Ondare gotortua ezagutarazteko eta mugaz gaindiko lankidetzarako jardueren barruan dago. Laguntza ematen duen programa Pirinioetako Lan Elkartean (CTP) kudeatzen da.

FORTIUS Iruñeko eta Baionako ondare gotortuari balioa ematera bideratutako proiektua da, turismoaren eta kulturaren ikuspegietatik.

Kongresuari buruzko informazio guztia helbide honetan dago: http://congress.fortiuspamplonabayonne.eu