Frantzia
Proiektuak aurkezteko deialdia – 2009ko urriak 23tik 2010eko urtarrilak 31ra
Banda zabala duten landa-guneen estalduraz arduratzeko proiektuak aurkezteko deialdia egin da nazio mailan.
Europako funtsek (LGENF) 30 milioi euroko laguntza emango dute, Europa sustatzeko planaren esparruan. Epea 2009 urriaren 23an hasi zen eta 2010eko urtarrilaren 31an amaituko da.

2008ko abenduaren 11 eta 12ko Europar Batasuneko Kontseiluak Europa ekonomikoki sustatzeko plana abian jartzeko asmoa zuela iragarri zuen. Planak «landa-agiria » izango du banda zabaleko Internet esparruan gune horietako fakturak gutxiagotzeko asmoarekin.

Gune hauek sustatzeko Europako planaren «landa-agiria» martxan ez jartzea erabaki da Frantzian, 2009ko urriaren 23an egin zen proiektuak aurkezteko deialdi nazionalaren bidez. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) 30 milioi euro emango ditu proiektu honetarako.

Proiektuak nazio mailan aurkezteko deialdi hau ezinbestekoa da lurralde osoan banda zabalaren erabilera orokortzeko. Era berean oso abiadura handia lortzeko lanak egiteko asmoa ere badu plan honek.

Era berean, landa-guneetako ekipamenduak hobetzen parte hartzeko aukera eskaintzen du deialdi honek, bertako dinamismoa sustatzeko, publikoari zerbitzuak erabiltzea errazteko eta lurraldeen arteko oreka hobetzen laguntzeko, alegia. Gainera Frantziako ekonomia orokorraren erreakzio ahalmena indartuko du.

LGENFk eskainiko dituen 30 milioi euroak eskualdeetako erakundeek ekarritako bitartekoen finantzaketa bateratuaren printzipio baten arabera erabiliko dira.

Txostenak tokiko eskualdeko prefekturan aurkeztu ahal izango dira 2010ko urtarrilaren 31ra arte.
proiektuen zerrenda 2010eko maiatzean jakinaraziko da.

Informazio erabilgarria

Deskargatu proiektuaren deialdia