Pasa den irailaren 27an, CEM proiektuaren amaiera-ekitaldia egin zen Zaragozan. POCTEFA egitasmoaren bitartez, Modaren Bikaintasun Zentroa sortu da, Pirinioen bi aldeetan ehungintzan lan egiten duten enpresen eraginkortasuna handitzeko.

Ekitaldiaren azken egun horretarako, proposamenez beteriko jardunaldiak antolatu ziren. Esaterako, eguna hasteko, solasaldirako kafe-tartea eta jardunaldi teknikoak antolatu ziren. Bertan CEM proiektua aurkeztu zen eta ondorio nagusien berri eman zen. Ondoren egindako mahai-inguruan, Frantzia eta Espainian merkatuak eta kontsumoak izandako bilakaera izan zen hizpide, eta Banaketa kanalak aztertu ziren: Merkataritza, agente komertzialak, multimarka dendak eta modaren sektoreko banatzaile handiak.
Horrezaz gain, ibiltoki gainean hainbat bilduma ikusteko aukera egon zen, eta aurten, orain arte ez bezala, Diseinatzaile Gazteen XII. lehiaketa Modaren Bikaintasun Zentroaren proiektua ixteko jardueren artean sartu zen. Finalista geratu ziren sei diseinatzailek euren lana erakutsi zuten antolatutako desfilean. Azkenean, lehen saria Amabel Garciarentzat izan zen.
Hona hemen ekitaldiko argazki batzuk.