Mugaz gaindiko hainbat proiektu aurkeztu dira, horietako gehienak POCTEFAren barrukoak (Transversalis, Euroinstitutu Katalana, Transfermuga, Puigcerdáko Mugaz gaindiko Ospitalea). Pirinio-Mediterraneo Euro eskualdearen barruan aurrera eramandako elkarlanerako beste proiektu batzuek ere, Mercurek (Ekintzaile gazteei zuzendutako Erasmus programaren barruan garatua) edo CREAMEDek (SUDOE programan garatua), lurralde horretan existitzen diren dinamismoa eta lankidetzarako borondatea erakusteko aukera eman dute.
Hala ere, partaideek ardura larria erakutsi dute Europar Batasunak proiektu horien bitartez aurrera eramandako ekintzaren komunikazioa eta balorizazioa direla eta. Izan ere, gai horietan lanean ari direnek europar lankidetzaren eta ekintzaren onurak zalantzan jartzen ez dituzten arren, jendeari zuzenduriko informazio faltaren arazoa behin baino gehiagotan aipatu da. EBa jasaten ari den krisialdia eta euro-eszeptizismoak erakusten duen gero eta indar handiagoa ikusita, ardura eragiten du jende gehienak EBak lurraldeetan burutzen duen ekintza zehatzari buruz duen ezagutza faltak. Halaber, hori dela eta, erakundeak eta hiritarrak gehiago inplikatu beharra, proiektuetan izan behar duten partaidetza bultzatu beharra ikusi da, hori baita ekintza europarrari bizia eta esanahia ematen diona. Hori dela eta, borondate politikoa zein sareetan betetzen duten tokia ezinbestekoak dira, eta baita lurraldetik ahalik eta gertuen egongo den komunikazioa ezartzea ere. Ardura horiek are azpimarragarriagoak dira 2013an, Hiritarren Urte Europarrean.
Amaitzeko, Marc Lobet-ek, Europar Batzordeko Lurralde Politika Zuzendari Nagusiak, lurralde politikak etorkizunean izango dituen ardatzei buruz egin duen aurkezpena jarraitzeko aukera ere eman du Bartzelonako bilerak. Aurkezpen hori mugaz gaindiko elkarlanean oinarritu da, batez ere. Halaber, Cristina Arcayak, CTPko Idazkari Nagusiak, duela hogeita hamar urte baino lehenagotik Espainia-Frantzia-Andorra mugako elkarlanarekin konpromisoa duen egitura gisa aurkeztu zuen Pirinioetako Lan Erkidegoa, eta baita 2007-2013 epealdiko lankidetzarako POCTEFA programaren kudeaketa agintaritza gisa ere. Cristina Arcayak CTPk duen konpromisoa gogoratu zuen, mugaz gaindiko politika ekonomikoen, sozialen eta ingurumenekoen eraginkortasuna hobetzeko, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko estrategia komunak ezarriz. Horrez gain, gogoratu zuen CTPk 2020ko Europaren eraikuntzan partaide izateko asmoa duela, eta horrela erakusten du Espainia-Frantzia-Andorra lurralde elkarlanerako etorkizuneko programaren (2014-2020) kudeaketa agintaritza izateko kandidatura aurkezteko erabakiak.

Jaitsi aurkespen gustiak hemen.