1950eko maiatzaren 9an, Robert Schumanek Europa antolatzeko proposamena aurkeztu zuen, ezinbestekoa bakean oinarrituriko erlazioei eutsi ahal izateko. Proposamen hori “Schuman Adierazpena” izenez ezagutzen da, eta Europar Batasunaren sorrera gisa hartzen da.
Gaur, maiatzaren 9a, Europaren Eguna, sinbolo europar bilakatu da, eta, banderarekin, ereserkiarekin, goiburuarekin eta txanpon bakarrarekin batera, Europar Batasuna erakunde politiko gisa identifikatzen du. Europaren Eguna, Europa bere hiritarrekin elkartzen dituen eta herrien arteko batasuna bultzatzen duten jarduerak egiteko eta jaiak ospatzeko aukera da.
Hori dela eta, Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko lurralde osoan, Europa ospatzera bideratutako zenbait ekitaldi burutuko dira. Adibide batzuk aipatuko ditugu:
Aragoiko gobernuak, Funts Europarren Zerbitzuak eta Europe Direct-ek, jendearentzat zabalik egongo den mintegia antolatuko dute, gai honen inguruan: “Europar finantzaketaren eragina Aragoiko hazkunde iraunkorrean: 2007-2013 eta 2014-2020 programazio epealdiak”. Mintegia goizeko 11:00etan izango da, Pignatelli eraikineko Jerónimo Zurita aretoan (Pº Mª Agustín, 36, Zaragoza).
Nafarroak, CTP-ren presidente gisa, gure lurraldeko elkarlana, bere ospakizun guztiak CTP-an zentratuz ospatuko du, izpiritu europarra jasotzen duen egitura gisa. Horrela, maiatzaren 9tik 12ra, Iruñeak, CTP-ko lurralde guztietako artisauek parte hartuko duten artisautza azoka jasoko du. CTP-a, hura eta bertako lurralde guztiak aurkeztuko diren stand batean egongo da.
Iparrean, Midi-Pyrénées lurraldeak maiatza osoan ospatuko du Europa, “joli mois de l’Europe” goiburuarekin. Goiburu horren barruan, guztiei zuzendutako jarduerak egongo dira: bizikleta ibilaldiak, ikuskizunak, kafe-solasaldiak, erakusketak, dastatzeak, herri europarrak… hainbat bazkidek eta erakundek antolaturik. Egitaraua honako esteka honetan ikusi ahal izango da: http://www.europe-en-midipyrenees.eu/le-joli-mois/
Akitanian, Akitaniako Lurralde Kontseiluak 5 ekitaldi antolatuko ditu:
– Asteazkena, maiatzak 9 – Gauez, Hôtel de Région-en, 19:00etatik 21:00etara: Bigarren Hezkuntzako ikasleak Europa berreraikitzen
– Osteguna, maiatzak 10 eta ostirala, maiatzak 11 – Bordele, Agen eta Baiona: Akitania Europa Bulegoaren bila.
– Igandea, maiatzak 13 – Bordeleko kaia, Quincoces plazaren aurrean: Partaidetza MEBAren Europako herrian (Bordeleko Europako Etxea)
– Maiatzaren 16tik 30era – Hôtel de Région-en atarian, “Europa, dena hasi zen tokia … Robert Schumanetik gure egunetara: gertakari zehatzez beteriko 60 urte” erakusketa eta “Tatiana & Dirk etap(p)e / 5” erakusketa, Frantziak Europar Batzordean duen Ordezkaritzak eskainia.
– Osteguna, maiatzak 24 – Hôtel de Région-en, 18:00etatik 20:30etara. Europa eta europarrak prentsaren bitartez. Eztabaida France Gironde Mugimendu europarrarekin eta Bordeleko prentsa taldearekin.

Horrez gain, Europe sareko 15 kiderekin elkarlanean, Akitaniako lurralde osoan 60 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira maiatzaren 1etik 31ra, Europaren alderdi guztiak ezagutzeko. Toki elkarteak, ikastetxeak, institutuak, prestakuntza erakundeak, elkarteak, kultur guneak, zineak, egitura ekonomikoak (lurralde mailako haztegia, besteak beste), tokiko misioak, gazteriarentzako informazio guneak eta bulegoak… guztiak ari dira Europaz hitz egiten… Informazio gehiago: http://jolimoiseurope.aquitaine.eu

Egitarau guztiak, dagozkien lurraldeen web gune instituzionaletan daude eskuragarri.