Kulturpyr, CTP osatzen duten zortzi lurraldeetako kultur agente publikoen eta pribatuen arteko elkarlana bultzatzeko tresna teknologikoa da. Dauden kultur baliabideei buruzko informazioa eskuratzea errazten duen plataforma da (proiektu deialdiak, diru-laguntzak, azpiegiturak eta bazkideak).

Horrez gain, kultur tresna horrek beste onura batzuk ere ematen ditu, adibidez:

kostuen murrizketa kultur programazioan, konpainien, erakundeen… arteko elkarlanaren eta azpiegiturak elkarren artean erabiltzearen ondorioz,
jardunbide onen trukaketak, informazioa errazago eskuratuz, eta
sormenaren bultzada, kultura eta hizkuntza aniztasun handia duen mugaz gaindiko gune bateko lurraldeetako kultur elkarlan indartsuagoari esker.

Kulturpyren erregistratzeko, ondorengo erregistro gida kontsulta daiteke.