Àrea de Lectura Pública i Biblioteques del Govern d’Andorra izenekoak, Pirinio inguruko kazetaritzari buruzko Pirene sariaren 2012ko edizioa deitu du. Interesaturik dauden kazetariek, Pirinioekin erlazionaturiko gai bati buruzko erreportajeak (prentsa, irratia eta telebista) aurkez ditzakete. Baldintza bakarra, 2011ko uztailaren 1etik 2012ko ekainaren 30era bitartean argitaratutakoak izatea da.

Saria jaso dezaketen erreportajeek, Pirinioetan erabiltzen den hizkuntza batean (katalana, frantsesa, gaztelania, euskara, aragoiera edo okzitaniera) egon beharko dute. Horrez gain, 2002tik, eta sariari nazioarteko izaera emateko xedez, ingeles dauden erreportajeak ere aurkeztu ahal izango dira. Zuzkidura 6000 €-koa da, Andorrako Gobernuak ordaindutakoa. Horietatik 3000 € ikus-entzunezko erreportajerik hoberenari (telebista edo irratia) eta beste 3000 € idatzizko prentsako erreportajerik hoberenari emango zaizkio.
Salbuespen gisa, eta egileen baimenarekin, epaimahaiak sariaren izpirituarekin bat datozen erreportajeak har ditzake kontuan, lehiaketara aurkeztu ez badira ere.
Hautagai diren erreportajeak, inskripzio formularioarekin batera, 2012ko uztailaren 31 baino lehen bidali beharko dira helbide honetara: Biblioteca Pública del Govern, Ed. Prada Casadet, AD500 Andorra la Vella, Principat d’Andorra.

2011ko edizioari buruzko zooma
Pirinio inguruko kazetaritzari buruzko Pirene sariaren 2012ko edizioaren epaimahaiko kideak hauek izan dira: Andrés LUENGO (Periòdic d’Andorrako erredaktorea), Pati MOLNÉ (Molines Patrimonis-eko komunikazio burua) eta Marisol FUENTES (Ràdio Ser Principat d’Andorrako zuzendaria). Aurkeztutako 31 lanak (prentsa idatzizko 23 eta irrati eta telebistako 8) baloratu eta gero, honako sari hauek ematea erabaki dute:
          Prentsa idatzizko kategoria: 1500 euroko saria Alberto Martínez Embid-entzat, Desnivel blogean 2011ko otsailetik maiatzera argitaratutako artikuluengatik: http://albertomartinez.desnivel.com/blogs/2011/02/
          Prentsa idatzizko lehen Pirene saria eman gabe geratzen da.
          Ikus-entzunezko prentsa kategoria: 1500 euroko saria, Campus FM Toulouse kateak 2011ko martxoan emandako H1000 programak eskaini zuen Patrick Avakianen “Excursion sonore: le conteur des cimes” irrati erreportajearentzat.
Epaimahaiak soinu kalitatea, burutzapen zaindua eta irratia bezalako komunikabide batetik paisaiak deskribatzeko era baloratu ditu, izan ere, irudiak soinu elementuen bitartez irudikatu behar izan dira, horrek dituen zaitasunekin.
          Ikus-entzunezko prentsa kategoria lehen Pirene saria, 3005 eurokoa, 2011ko otsailaren 10ean Andorra Televisiók eman zuen Xavier Mujalen, David Ramosen eta M. Creu Rosellen “BC Andorra 40 anys 1970-2010” erreportajeari eman zaio.
Epaimahaiko kideek lan horrek eskaintzen dituen originaltasuna eta zirrara baloratu ditu, izan ere, kirolaren bitartez, Andorrari eta bere bilakaerari buruzko ikuspegi partikularra ematen baitu. Erreportaje hori oso interesgarria da, bertan agertzen den testigantza kopuru handia eta saskibaloiaren munduan duen garrantzia direla eta.
 
2012ko edizioari buruzko informazio gehiago jasotzeko: www.pirene.ad
Helbide elektronikoa: bibliopublica@andorra.ad

Tel.: +376 828 750     Fax: +376 829 541