POCTEFA programaren bitartez aurrekontuaren %65a FEDER finantzaketa europarrean jasotzen duen Portius proiektuaren helburua Iruñeko eta Baionako ondare gotortuek turismorako duten erakarpena zabaltzea da. Horretarako, ekintza ardatzetako bat, harresiekin loturiko kultur programak eta eskaintzak diseinatzea da, kostaldeak eta mendi inguruak duten turismoaren parte bat erakarriz. Horretarako, elkarlanean aritzen dira harresien inguruan kultur eta arte programazioak diseinatzen, artea, gastronomia eta jarduera ludikoak konbinatuz. Horietako bat Jazz-a Kalean Jaialdia da.
Fortius proiektuaren buru den Udalaren helburua, lau saioetan, mota guztietako ikus-entzuleei zuzendutako musika estilo anitzeko programa anitzak eskaintzea da. Egitasmoa maiatzaren 27an hasi zen, eguerdiko 12:30etan, Gotorlekuan, eta ondorengo emanaldiak ostiraletan, ekainaren 1ean, 8an eta 22an izango dira, arratsaldeko 20:15ean.