1990ean Europar Batasunak Interreg jarri zuen martxan, Europako mugen arteko lurralde lankidetza bultzatzera zuzenduriko finantza tresna. Urteurren hori ospatzeko “Interregen 25 urte” konferentzia antolatu zen Luxenburgon irailaren 15ean eta 16an
Jean-Louis Valsek, Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako 2014-2020 Programa Operatiboaren (POCTEFA) Kudeaketa Agintari den Pirinioetako Lan Elkartearen zuzendariak hartu zuen parte ekitaldian. Jardunaldi horietan, POCTEFA 2007-2013ren laguntzarekin finantzatutako Sardiniako Mugaz Gaindiko Ospitalea eredu gisa aurkeztu zen, mugaz gaindiko lankidetzak nazio barruan landu ezin daitezkeen ohiko erronkei erantzuteko modua azaltzeko.

Urte osoan zehar, Europako lurralde lankidetza programak zenbait ekitaldi ari dira antolatzen urteurren hori ospatzeko. Horrela, joan den irailaren 29an Zaragozan egindako POCTEFA 2014-2020 programaren hasierako Mintegian Interregen 25 urteak aipatu ziren “25 urte Mugaz gaindiko lankidetzan” mahainguruan. Marc Lobet DG Regioko ordezkariak, José Mª Piñero Campos Erkidegoko Fondoen Zuzendari Nagusiak eta François Maitia Akitaniako Lurralde Kontseiluko Presidenteordeak urte horietan izandako lorpenak azaldu zituzten.

Hemen
ikus dezakezu aurrera eramandako proiektuen zenbait adibideren bitartez Interregen 25 urteak laburbiltzen dituen “Le dessous des cartes” bideoa.