Ingurugiroaren Europako agentziaren-ek (AEE) eta PLE-k hitzarmena sinatu dute Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokia eta Agentziaren arteko lankidetza bultzatzeko.

Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokia 2010eko urtarrilaren 14an sortu zen PLE-k bultzatuta eta bere helburu nagusia, Pirinio mailan klimaren bilakaeraren jarraipena egitea eta hau ulertzea da. Honek ekar ditzaken talkak saihesteko eta bere eraginetara egokitzeko helburuarekin.

 

Horrela, lankidetza hitzarmenarekin aldaketa klimatikoaren gainean dauden ezagutza zientifikoak eta teknikoak elkarrekin jartzea eta lankidetzan aurrera egitea nahi da, hauek guztiak garatzeko eta fenomeno honen talkak murriztea ahalbidetuko duten soluzio konkretuak lortzeko eta publikoak gai honi buruzko informazio hobea edukitzea ahalbidetzeko.

Horretarako, hitzarmenak, jarraian zehazten diren puntuetan aurrera egitea ahalbidetuko duten AEEren eta PLEren arteko lankidetza baldintzak arautuko ditu: 

 

          hitzarmena sinatzen duten alderdi bakoitzaren bitartekoak eta lanak partekatzea, aldaketa klimatikoaren alde modu eraginkorrean jarduteko, bertan (Pirinioetan) ikuspuntu orokorrago bati ekarpenak eginez (Europan).

          aldaketa klimatikoari buruzko ezagutza egituratzea eta argia eta erabilgarria izan dadin lortzea iritzi publikoa mobilizatzeko eta bertako eragileak parte hartzeko kontzientziaren garrantzia eta larritasunaz jabetzeko,l 

          Europako lurraldeen egokitzapenaren alde jardutea, nazioartean entzunak izan diren bertako ekimenen esperientzian oinarrituz. 

 

          Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiaren, Pirinioetako Lan Elkartearen eta AEEren ekintzekin izan duten koordinazioa sustatzea.

Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiak hautagaitza aurkeztu du EGEF funtsen %65eko ko-finantzamendua lortzeko POCTEFAren bigarren deialdiaren esparruan.