Asanblada Nagusian zehar, “2014-2020: Hiritarren zerbitzura egongo den lankidetzarako” izeneko urteko konferentzia burutu zen. Hiritarren Urte Europarrarekin bat etorriz, MOTek, mugako lurraldeetan bizi diren hiritarrentzat mugaz gaindiko lankidetzak duen erronkari eta hiritar horiek eremu horretan aurrera eramaten diren proiektuetan hobeto integratu beharrari zuzendu zion bere konferentzia.

Aurkeztutako proiektuen artean Sardiniako mugaz gaindiko Ospitale komuna aipatu zen, hiritarren beharrei erantzun egokia ematea bilatzen duen osasun alorreko proiektu berritzaileen adibide gisa. Proiektu hori, POCTEFAren bitartez emandako FEDER funtsen 18.600.000 €-rekin finantzatu da.

MOTi buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Sardiniako mugaz gaindiko Ospitale komunari buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen.