2010eko urriaren 4tik 7ra OPEN DAYS jarduera ospatuko da Bruselan, Europako eskualdeen eta herrien astea.



Hiru egunez, gertaera honek Europako txoko guztietako 6.000 parte hartzaile bilduko ditu eta 130 mintegi, tailer, eztabaida eta erakusketa ospatuko dira. Aukera ezin hobea izango da sarea indartzeko eta esperientziak partekatzeko.

 

2013 osteko kohesio politikoaren erreformaren gaineko eztabaida intentsiboaren bezperan, OPEN DAYS lehiakortasuna, lankidetza eta kohesioa diren hiru ardatz nagusietan oinarrituko da eta Europako eskualdetako garapen programa desberdinetako praktika onak aurkeztuko dira.

Mintegien artean, mugaz gaindiko edo mendi inguruko eskualdeetako lankidetzari eskainitako zenbait egongo dira: Aipatzekoak dira honako hauek:

          Mugen bidezko komunikazioa: Europako lurralde lankidetza programen emaitzak komunikatzeko erronka

          Konpromiso hiritarra mugaz gaindiko lankidetzaren barruan

          Europako lurraldeetako lankidetzaren etorkizuna: Euro-eskualdeen eta eta GECTen rola.

          Alpeetako makro- eskualde baterantz.

          Kooperazio estrategiak mugaz gaindiko gune metropolitar polizentrikoak sortzeko lankidetza.

          Mugaz gaindiko lankidetza eta eskualdeetako berrikuntza sistemak Amerika Latindarrean:

Baina hauek adibide batzuk besterik ez dira…

 

Informazio gehiagorako sar zaitez Open Days-en webgunera.