Joan den 2010eko azaroaren 10ean Europako Batzordeak azken urteetan gertatu diren aldaketa ekonomiko eta sozial garrantzitsuak direla eta, kohesio politikak erronka berriak dituela agerian uzten duen Kohesio Ekonomiko, Sozial eta Lurraldeko V. Txostena argitaratu zuen. EBko aurrekontuaren azterketaren testuinguru zabalenean, Txostenaren arabera, Europa 2020rako zehaztu diren helburuak betetzeko sortu den kohesio politikaren inguruan egin beharko dira inbertsioak. Txostenak baldintza zorrotzagoak sartzea proposatzen du, baita hobariak ere, kohesio politikara zuzendutako funtsak behar bezala erabiltzeko, baita emaitzak neurri handiago batean ardaztea ere.
Hurrengo buletinetan jakinaraziko dizkizuegu Europar Batasunak hartutako erabakiak zeintzuk izango diren.