Europako lurraldeek, hiriek eta erakundeek, gogobetetasun handiz jaso zituzten kohesio politikari buruzko araudiak, baina oraindik ere ibilbide luzea egin behar dela adierazi zuten, politika hori benetan gauzatzen ari dela sentitu aurretik. Erakunde horiek, finantzaketa maila egokia eusteko eta lurralde garapenerako ikuspegi integraturako beharra adierazi zuten, eta elkarlanaren garrantzia azpimarratu zuten, toki eta lurralde mailako agintariak zuzenean inplikatuz erabakiak hartzeko prozesuan. Ahots bakarrez, lehen aldiz, “St. Pölen-eko Adierazpena” adostu zuten, Europar Batasuneko Kontseiluari eta Europar Legebiltzarrari, kohesio politikan toki eta lurralde mailako interesak defendatzeko deia egiten dion adierazpena. Martin MALVY, garai hartan Pirinioetako Lan Erkidegoaren presidente zenak, honela azaldu zuen: “Europako lurralde elkarlanaren helburua politika eraginkorrena da, hiritarrek gizarte eta lurralde kohesioaren, garapen jasangarriaren eta hazkunde ekonomikoaren alorretan dituzten itxaropenei erantzun ahal izateko. Bere esperientziaren arabera, Pirinioen bi aldeetako lurraldeak biltzen dituen PLE-CTP-k, mugaz gaindiko elkarlanerako programei zuzendutako finantza laguntza handiagoa eskatu dio Europar Batasunari, lurralde horien gaineko Europa 2020 estrategiaren aplikazio hobea bermatu ahal izateko.”

Adierazpena frantsesez jaso nahi baduzu, sakatu hemen, eta ingelesez jaso nahi baduzu, egin klik hemen.