Irailaren 19tik 21era, Iruñeko Gazteluko plaza kolorez beteko da Europako lankidetzaren eguna dela eta antolatutako kaleko arte jardunaldiei esker. Talde ezberdinek marraztuko dituzten domino-fitxa erraldoien ilara bat jarriko da. Hilaren 21ean bultzada emango zaie mugak eror daitezen.

Europako lankidetzaren eguna mugaz bestaldeko lankidetza proiektuok burutzen dugun lana ezagutarazteko aukera da. Aurten, lehen aldiz, 40 bat herrialdek mugaz bestaldeko tokiko erkidegoen elkarlana eta lankidetza ospatuko dute, 2012ko irailaren 21ean. POCTEFAtik, ekimen honekin bat egin nahi izan dugu jendaurreko jarduerak antolatuz Iruñean, Nafarroa, CTParen txandakako presidentetza duen eskualdea, POCTEFA proiektuaren kudeatze-agintaritza. Kaleko arte jarduerak antolatuko dira 19tik 21era eta Europako lankidetza programei buruzko informazioa zabalduko da, bereziki POCTEFAri buruz. Gainera, bezperan, irailaren 20an, arratsaldez, “Muga, elkarlanerako gunea” arte lehiaketaren sari banaketa burutuko da Nafarroako Gobernuan.
Talde ezberdinek “Muga, elkarlanerako gunea” gaiari buruzko domino-fitxa erraldoiak margotuko dituzte. Hilaren 19an margozten hasiko dira, eta hilaren 21ean mugaz bestaldeko ordezkari talde batek bultzada emango die fitxei, horrela erortzeari hasiera emanez domino-efektuan, mugako hesien desagerpenaren ikur izango dena. Egun osoan zehar piezak ikusgai jarriko dira hirigunean.
Irailaren 19, 20 eta 21ean Iruñeko hirigunera hurbildu eta Europako lankidetza festan parte hartzera animatzen zaituztegu.