Abenduaren 5ean elkarlanerako plataforma berria jarri zen martxan Bruselan. Plataforma horren xedea, Europako toki eta lurralde mailako agintariak Europar Batasuneko ingurumenari buruzko legea martxan jartzean inbolukratzea da.
Plataforma martxan jartzea bat etorri da astebete lehenago Europar Batzordeak ingurumenaren ekintzarako 7. programari buruz argitaratu zituen proposamenekin.
Plataforma berri horren helburua informazioaren trukaketa hobetzea, erakundeen arteko elkarrizketa bultzatzea eta toki eta lurralde mailako agintariei konpromisoa eskatzea da, Europar Batasuneko ingurumenari buruzko legea martxan jarri ahal izateko.
Ekimen horrek, toki eta lurralde mailako agintariak Europar Batasuneko ingurumen politika martxan jartzean era egokian inplikatzeko beharrari erantzuten dio.
Plataforma teknikoa urtean birritan bilduko da, eta “Ingurumenerako, Klimaren Aldaketarako eta Energiarako Batzordea” izeneko Lurraldeen Batzordeak eta Europar Batasuneko Ingurumenerako Zuzendaritza Nagusiak antolatuko dute, toki eta lurralde mailako agintariekin elkarlanean. Aurreikuspenen arabera, lehenbiziko bilera EBren Aste Europarrean ospatuko da, 2013ko ekainean. Bilera hori, toki eta lurralde mailako agintariek airearen kalitateari buruzko Europar Batasuneko legedia martxan jartzean zentratuko da.