Azaroaren 15ean, Iruñean (Nafarroa), Pirinioetako Lan Elkartearen 30. Osoko Kontseilua izan zen.
Adierazi dutenez Andorrako Printzerria kontseilura gehituko da (informazio gehiago hemen), hauxe zehaztu zen Muga Gaindiko Elkarlanerako Andorrako Erakundearen Atxikimendu Hitzarmen Interadministratiboa Pirinioetako Lan Elkarteko Partzuergora aurkeztuta eta Partzuergoko Estatutuak aldatuta.

Mugaz gaindiko integrazio prozesuaren inguruan eginiko ekarpena positibotzat jo du CTPak. Hain zuzen ere 1982an, orain 30 urte, onartu zen erakundeari hasiera eman zion Pirinioetako Eskualdeen Batzarreko adierazpena. "Atzean gelditzen dira egun haiek non muga aldenduta mantentzeko erabiltzen zen eta mendiaren alde batean zein bestean bizi garenon desberdintasunak nabarmentzeko erabiltzen zen", dio CTPko lurraldeetako presidente eta ordezkariek onartutako adierazpen komuna. Testu horretan CTPak esaten du Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Egitasmoa (POCTEFA) fondoak kudeatu ditzakeela 2014-2020 epealdirako, datorren urtean amaitzen delako 2007-2013ko proiektuetarako izendapena.
Zortzi eskualdeetako agintariek prentsaurrekoan azaldu dute adierazpen honen edukia. Nafarroako Presidenteak, honen inguruan azpimarratu du CTPak "elkarlanerako leku hau" mantentzea nahiko lukeela. "Krisi garai honetan elkarlana inoiz baino beharrezkoagoa da", gehitu du Yolanda Barcinak. Bestalde, Luisa Fernanda Rudi, Aragoiko Presidenteak adierazi du CTParen lanari esker Pirinioak orain dela 30 urte baino oztopo txikiagoa direla. "Eta hemendik eta 30 urtetara, oztopo hori oraindik eta txikiagoa izango da", esan du.
Adierazpen komuna zortzi puntuk osatzen dute. Lehenengo bietan CTPak garatutako lana nabarmentzen da eta hirugarrenean Andorrako Printzerria CTParen partzuergoan sartuko dela adierazten da.

Garapena, europear fondoak, garraioa eta aldaketa klimatikora egokitzea
Adierazpenaren laugarren puntuan, CTPak "lurraldeen arteko elkartasunaren ikur den benetako eskualdeen arteko toki europarra" izateko bere borondatea berresten du. Era berean, nabarmendu nahi du "baliozko eta beharrezko tresna dela EBko joera estrategikoak egokitzeko eskualdeen erronkak direla-eta". Gainera, hau dela eta dio: "politika ekonomiko, sozial- eta ingurumen-politiken eraginkortasuna handiagotu dezakegu estrategia bateratuen bitartez garapen iraunkorraren alde".
Bosgarren puntuan, CTPak bere elkartasuna adierazten dio Europako Batzordeari eskualdeko politika mantentzeko hartu duen konpromisoa dela-eta. Eta eskatzen du CTParen lurralde errealitatea eta inguruko beharrak bigarren plano batera ez pasatzea. Baita komunitateko kohesio-politikan ere protagonismo gehiago izatea.
Seigarren puntuan, CTPak adierazten du hurrengo Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Programan (POCTEFA 2014-2020) kudeaketa boterea izan dezan bere hautagaitza aurkeztuko duela.
Amaitzeko, zazpigarren eta zortzigarren puntuetan, CTPak hurrengoa defendatzen du: oraingo finantza- eta ekonomia-krisiak direla-eta beharra dagoela europar garraio, telekomunikazio eta energia eraginkorren sareen alde egitea. Hauek "lurraldearen benetako orno" izan daitezen eta "europar merkatu bakarra indartzen" lagun dezaten. Berretsi egiten da estrategia komunak ezartzeko beharra, ekonomiak aldaketa klimatikoaren erronketara moldatu ahal izateko.
Irakurri hemen (gaztelaniaz) Adierazpen komuna.
Saio bikoitza
Osoko Kontseilua azaroaren 14an, asteazkenean, burutu zen. Nafarroako Foru Erkidegoko eta CTPko Presidente Yolanda Barcinak harrera bat eskaini zuen Jorge Oteiza (web) de Alzuza Museoan. Partaideek museoa ikusi zuten, bertan eskultore ezagun eta osoko artista honen (Orio,1908 – Donostia, 2003) bilduma pertsonala ikusi ahal izan zuten.
Ostegunean, batera burututako bi saio izan ziren Nafarroako Musikaren Hirian. Alde batetik, presidenteen urteroko biltzarra ospatu zen. Biltzar honetara CTPa osatzen duten zortzi lurraldeetako ordezkariak bildu ziren. Espainiatik, Nafarroa eta Aragoiko presidente Yolanda Barcina eta Luisa Fernanda Rudi; Kataluniako Generalitat Gobernuko idazkaria, Germá Gordó; eta Euskadiko Kanpo Ekintzako idazkari nagusia, Guillermo Echenique. Frantziatik, Akitaniako Eskualdeko Kontseiluko presidente ordea, François Maïtia; Languedoc-Rousillon eskualdeko kontseilari, Marcel Mateu eta Midi-Pyrénéesetako Eskualde Kontseiluko presidente ordea, Marc Carbadillo. Eta Andorratik, atzerri-ministro eta Mugaz Gaindiko Elkarlanerako Andorrako Erakundeko Presidentea, Gilbert Saboya Sunyé.
Lankidetza musika bihurtuta
Beste aldetik, Orkestra gelan, lansaio bat ospatu zen. Bertan CTPa osatzen duten komisioek eta lan taldeek erakundearen 30 urteak aztertu zituzten eta ibilbide-orri bat idatzi zuten epe motz eta luzerako zer helburu eta zer ekintza burutu behar diren zehaztuz. Saioak, "Lankidetza antolatzen" izenarekin, 75 pertsona inguru bildu zituen honako komisioetakoak: Azpiegiturak eta Komunikazioak; eta Formakuntza eta Ikerketa Teknologikoa. Eta honako lan taldeetakoak: Kultura; Gazteria eta Kirolak; Ingurumena, Lurralde Antolaketa; Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokia.
Lansaioa amaiera ekitaldi batekin amaitu zen, Osoko Kontseiluan parte hartu zuten guztiak izan ziren eta mugaz gaindiko Aulodia Oboe Ensemble taldearen emanaldia izan da. Talde hau Iruñea, Baiona (Akitania) eta Iruneko (Gipuzkoa) kontserbatorioetako ikasleez osatuta dago, Juan Mari Ruiz eta Jacky Morelen zuzendaritzapean.

_________________
30 urte historiaz beteta

Musikaren Hiriko sarreran erakusketa txiki bat jarri zen, Pirinioetako Lan Elkartearen 30 urteak direla-eta. Mugaz gaindiko erakundearen abiapuntua eta baloreak laburbildu nahi dituena.
Gogoratu behar da CTPa 1983an sortu zela beste Europako antzeko muga batzutan zeuden mugaz gaindiko lankidetza egiturak pirinioetako gune honetara ekartzeko asmoz. Bere helburu nagusia pirinioetako mendigunea garatzea da, bere erronka eta aberastasunak kontutan izanda eta kooperazio transnazionala sustatuz.
Pirinioetako Lan Elkarteak 30 urte daramatza lankidetza sustatzen, muga elkarrengana bildu eta hartu-eman lekua bihurtzeko, bi helbururekin: muga guztiko garapen harmoniatsua eta iraunkorra izateko; eta bertan bizi direnen bizi baldintzak hobetzeko.