Ostiralean, urtarrilaren 29an, Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Gazteen Saria irabazi zuen “Pirinioez gaindiko estazioetako lanbideak” proiektuaren emaitzak aurkeztuko dira Jacan.
Proiektuaren arduradunak, Ariègeko (Frantzia) Lycée des Métiers Joseph Marie Jacquard ikastetxeak, sariari esker Huescako FP Innovación Pirámide eta Pedrola IES Siglo XXI ikastetxeetako ikasleekin trukaketak antolatu zituztela azalduko du. Ikasleek praktikak egin zituzten eski estazioetan (Ariègen, Baqueira Bereten eta Formigalen), eta kimikaren eta uraren prozesuekin erlazionatutako prestakuntzak jaso zituzten.

CTPk banatzen duen gazteen laugarren saria da, eta bere helburua, Pirinioetako Lan Elkarteko lurraldetik bertatik sortzen diren mugaz gaindiko lankidetza ekimenak bultzatzea eta sustatzea da.