Europa
NBEk, 2010. urtea « bio-aniztasunaren nazioarteko urtea» izendatu duenez, Europako Batzordeak
« Bio-aniztasunaren gainean Europako Erkidegoaren etorkizunean izan ditzakeen helburuen, 2010 osterako aukera posibleak» zehazten dituen argitalpena kaleratu zuen urtarrilaren 19an.
Argitalpen honek 2010eko urrian Nagoyan (Japonia) ospatuko den NBEek antolatutako biologia aniztasunari buruzko Bilera mundialean Europako Erkidegoak izango duen jarrera zein izango den prestatu beharko du.

EBk bio-aniztasunaren erosioa gutxitzeko 2010erako finkatu zuen helburua ez denez lortuko, Batzordeak hemendik eta 2020 bitartean lortu beharreko lau aukera aurkeztu ditu:

· 1. Aukera: Hemendik eta 2020 bitartean EBko bio-aniztasunaren eta zerbitzu ekosistematikoen galera erritmoa moteltzea.
· 2. Aukera: Hemendik eta 2020ra EBko bio-aniztasunaren eta zerbitzu ekosistematikoen galera gelditzea.
· 3. Aukera: Hemendik eta 2020ra EBko bio-aniztasunaren eta zerbitzu ekosistematikoen galera gelditzea eta ahal den neurrian hauen berreskuratzea ziurtatzea.
· 4. Aukera: Hemendik eta 2020ra EBko bio-aniztasunaren eta zerbitzu ekosistematikoen galera gelditzea, ahal den neurrian hauen berreskuratzea ziurtatzea eta bio-aniztasunaren galera prebenitzeko EBren parte hartzea indartzea.

Lortutako aurrerapenak neurtzeko helburuarekin, Europako bio-aniztasunaren eta zerbitzu ekosistematikoen egoera zein den neurtzeko erreferentzia zientifikoa zehaztuko da.

Bestalde, Batzordeak Natura 2000ko lekuak kudeatzeko beharrezko funtsen ebaluaketa egitea eskatzen du, baita zerbitzu ekosistematikoak garatzeko landa-gunearen garapenerako indartze politikoa ere.

Berri honetan eta sortuko dituen eztabaidetan oinarrituz Europako Batzordeak EBk bio-aniztasunari dagokionez izango duen estrategia aurkeztuko du urte amaieran.

Deskargatu berria