Nafarroako Foru Erkidegoaren eta Frantziako Pyrénées Atlantiques departamentuaren artean egindako esfortzuz beteriko hiru urteren ondoren, %65ean FEDER funtsekin, POCTEFAren bitartez, finantzatu den TRANSARLAS proiektuak, Baretouseko eta Erronkariko bailaretan eskia eta mendiko eta aisiako beste jarduera batzuk aurrera eramateko marka bat eta mugaz gaindiko espazio komuna finkatzea lortu du.

Proiektu horren hasierako helburua, mendiko bi bailara horietako turismo eskaintza urtaro jakin batzuetara mugaturik egotea apurtzea zen, ia eskaintza osoa eskira zuzendurik baitzegoen. Hori dela eta, beste ekintza batzuen artean, mendi bizikletaz egiteko zirkuituak, eta inguruko landaredia, fauna eta mendi tontorrak ezagutzeko panelak dituzten interpretazio bidexka berriak jarri dira martxan. Horrez gain, haurrentzako parke bat, ‘tubing’ pista bat, eta erabiltzaileei harrera emateko eraikin bat egitea aurreikusi da. Eraikin horrek komunak, bizikletak gordetzeko biltegia eta pistak zapaltzeko makinetarako garajea izango lituzke.

Amaiera ekitaldia eta emaitzen aurkezpena abenduaren 18an, ostegunean, izango dira, Mata de Hayan eta RONCALIAren instalazioetan, Erronkariko bailaran.