APEM-en (Mendi-ekonomiako Pirinioetako Elkartea) helburua mendiko lurraldeetako garapen ekonomikoa sustatzea da, Pirinioetan dagoen eragile-sarean oinarrituz.

Guzti honen helburuetako bat NTIC-en (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriak) erabilera sustatzea da mendikatean egingo diren garapen proiektuak martxan jartzeko orduan.

Boosterr ekimena proiektu honen barruan aurkitzen da. Interneten software aplikazio hauek sortzeko eta erabilgarri jartzeko ekimen hau, IKTen erabilera garatu nahi duten Pirinioetako proiektuak prestatzen dituztenei eta lurraldeko eragileentzako zuzenduta dago.

Sar zaitez webgunean Boosterr ekimenaren helburuak zeintzuk diren ezagutzeko; guztioi irekita dago batez ere lankidetzan oinarritzen delako eta bertan parte hartzen duen orok egin ditzakeelako ekarpenak.

Abiarazi diren proiektuak ezagutzeko aukera ere izango duzue eta zuen egitura edo lurraldearentzako garatu nahi duzuen tresna informatikoaren inguruko erkidego praktikoan sartzeko aukera izango duzu.

Webgunea