Klimaren Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmenaren Aldeen hogeita batgarren Konferentzia (COP21) duela denbora gutxi egin da Parisen.

Konbentzio horretan parte hartu duten 195 herrialdeetako ordezkariak Frantziako hiriburuan elkartu dira, berokuntza orokorra 2 gradura mugatuko duen akordio unibertsala lortu ahal izateko. 

Idoia Arauzo Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiko (OPCC) arduradunak, CTPk bultzatutako lurralde lankidetzarako mugaz gaindiko ekimen horretako ordezkari gisa hartu du parte hitzorduan.

Goi Bileran izandako partaidetzak bere esperientziaren berri emateko eta mendi guneetan klimaren aldaketa murrizteko nazioarte mailan indarrean jartzen ari diren neurriak zein diren ezagutzeko aukera eman dio. Tenperaturaren etorkizunari buruzko negoziazioekin batera, hitzaldiak, mahai inguruak eta goi mailako elkarrizketak ere gauzatu dira.

Ekitaldi eta alde biko bilera horien barruan gauzatu da, batez ere, Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiaren partaidetza, COP21 egin den bitartean.

Sakatu esteka honetan OPCCk Klimaren Goi Bileran izan duen presentziari buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko.