Alain Rousset, Akitaniako Lurralde Kontseiluko Presidentea da, joan den urriaren 29tik, Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) presidente berria. Alain Roussetek, Gilbert Saboya Sunyék, Andorrako Kanpo Arazoetarako ministroak bi urtez presidentzia bere esku izan ondoren hartu zuen kargua

Datozen bi urte horiei begira, CTPko kide guztiekin elkarlan estuan, Lan Elkarteko lurraldea osatzen duten Pirinio inguruaren eta kostaldeko guneen ekonomia eta gizarte garapena bultzatzeko proiektu estrukturalak martxan jartzea sustatuko duela adierazi du presidente berriak.

Bere lehentasunen artean, INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2014-2020 programaren kudeaketa arauak sakontzea eta hobetzea aipatu zuen, Lurralde Garapenerako Fondo Europarra (FEDER) ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzeko. Halaber, Pirinioetako Lan Elkarteak, Pirinio inguru osoan biztanleriarentzat onurak ekarriko dituzten ekintzak martxan jartzeko helburua baieztatuko duten proiektu berriak proposatuko dituela adierazi zuen.

Alain Roussetek konpromisoa hartu du, baita ere, Aldaketa Klimatikorako Pirinioetako Behatokiaren lana garatzeko, mugaren bi aldeetako ikerlarien arteko lankidetzaren bitartez, berokuntza orokorra eta Pirinioetan dituen ondorioak aztertzeko.

Alain Rousset Elkarteko presidente den bigarren aldia da, 1999 eta 2001 artean ere bete baitzuen kargu hori.

Pirinioetako Lan Elkarteko presidentzia, bi urtez behin aldatzen den txandakako kargua da, eta CTPko kide diren zortzi lurraldeek betetzen dute, ordena alfabetikoan: Andorra, Aquitania, Aragón, Euskadi, Catalunya, Languedoc-Roussillon, Midi-Pyrénées eta Navarra.