XXXII. Osoko Kontseiluaren barruan, Pirinioetako Lan Elkarteko taldeak, 2014-2020 epealdirako POCTEFAren proposamena aurkeztu zuen. POCTEFA, Espainia, Frantzia eta Andorra arteko lurralde lankidetza proiektuetarako finantza laguntza eskaintzen duen programa europarra da, eta 2007tik bere funtsak CTPk kudeatzen ditu.

Hizlariek adierazi zuten bezala, POCTEFA 2014-2020 programak, Lurralde Garapenerako Fondo Europarreko (FEDER) 189,3 milioi euro izango ditu, eta Pirinioen bi aldeetako erakundeen eta eragileen arteko lankidetzarako aukera berriak eskainiko ditu.

POCTEFA 2014-2020 proposamena: lankidetzarako aukera berriak izeneko hitzaldiak, Europar Batasunak onartu ondorengo Programaren estrategiaren oinarri izango diren gaikako helburuak eta inbertsiorako lehentasunak azaldu zizkien eragileei. Estrategia hori bost ardatzen inguruan garatuko da:

• 1. ardatza: Berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatzea.
• 2. ardatza: Klimaren aldaketara egin beharreko egokitzapena eta arriskuen prebentzioa eta kudeaketa sustatzea.
• 3. ardatza: Tokiko baliabideen babesa, balorizazioa eta erabilera iraunkorra sustatzea.
• 4. ardatza: Ondasunen eta pertsonen mugikortasuna bultzatzea.
• 5. ardatza: Lurraldeetan eskumenak eta inklusioa indartzea.

152 proiektu sei urtetan
Etorkizuneko Programaren ildoak aurkeztu aurretik, POCTEFAren kudeatzaileek, POCTEFA 2007-2013k mugaz gaindiko lurraldean eragin duenaren laburpen txikia egin zuten. 152 proiekturi ekin zaie, lankidetzarako tresna europar horrek izan zituen 168 milioi euroei esker. 2014-2020 epealdiko aurrekontua %12 handiagoa izango da.

Jaitsi ezazu hemendik POCTEFA 2014-2020ri buruzko STCaren aurkezpena.