PIRINIOETAKO LAN ELKARTEA

HISTORIA

1980
1983
1987
1995
2005
2007
2010
2017
2018

1980

Lurralde-erakundeen arteko mugaz gaindiko lankidetzari buruzko Europako esparru-hitzarmena.

Conveni Marc Europeu sobre cooperació transfronterera entre entitats territorials
Convenio marco Madrid

1983

Pirinioetako Lan Elkartearen sorrera (CTP)

1983ko apirilaren 15ean CTP sortzeko hitzarmenaren protokoloa sinatu zen Bordelen. Pirinioetako Lan Elkartea Europako Kontseiluaren laguntzarekin sortu zen, eta Pirinioetako eremuan Europako beste muga batzuetan dauden mugaz gaindiko lankidetza-egituraren antzekoa ezartzea du helburu. CTPren kide dira Akitania Berria eta Okzitania eskualdeak (Frantzia), Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko autonomia-erkidegoak (Espainia) eta Andorrako Printzerria. CTP osatzen duten lurraldeei buruzko informazio gehiago: Joan lurraldeetara.

Anar a lurraldeak

1987

Egoitza Ofiziala

1987ko apirilaren 29tik CTPren egoitza ofiziala «Erlojuaren Dorrea» da, Jaka (Aragoi) erdialdeko Marqués de la Cadena plazako eraikin gotikoa. CTPren egoitza historikoa da oraindik ere.

Descargar documento: Pirineo Aragonés Inauguración torre del reloj sede de la CTPPirineo Aragonés
Inauguración torre del reloj sede de la CTP

 

Ir a patrimonioculturaldearagon.es/bienes-culturales/torre-del-reloj-jaca http://www.patrimonioculturaldearagon.es/bienes-culturales/torre-del-reloj-jaca

1995

Baionako Tratatua

Mugaz gaindiko lankidetza sustatu zuen, legezko esparru egoki bat eman baitzion.

 

Tractat de Baiona
Baionako Tratatua

2005

CTPren Partzuergoaren sorrera

CTP Partzuergo bihurtu zen, Espainiako zuzenbide publikoaren arabera araututako erakunde juridiko bat. Horrela, CTPk esku hartzeko beste bultzada bat jaso zuen, batik bat Europako funts eta programen kudeaketaren alorrean.

 

Creació del Consorci de la CTP
Creació del Consorci de la CTP

2007

POCTEFA 2007-2013 programaren kudeaketa-agintaritza izendatu zuten CTP

Horrela, Europako Lurralde Lankidetzako programa baten kudeaketa-agintaritza izatea lortzen zuen mugaz gaindiko lehen erakundea izan zen CTP. Halaber, Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren (POCTEFA 2014-2020) kudeaketa-agintaritza da.

 

poctefa.eupoctefa.eu

2010

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC)

CTPren proiektu adierazgarrienetako bat sortu zen, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC). Gainera, 2010ean, Andorrak Baionako Tratatua sinatu zuen.

 

pdf
Tractat de Baiona

2017

CTPren Esleipena Aragoiko Autonomia Erkidegoari

2017ko maiatzaren 9an CTP Aragoiko Autonomia Erkidegoari esleitzeko dokumentua sinatu zen.

Documento Certificado SG CTP adscripción
Certificado SG CTP adscripción

Documento Acuerdo GA certificado adscripción
Acuerdo GA certificado adscripción

2018

Pirinioetako Estrategia

Pirinioetako Estrategia onetsi zen, Pirinioen garapenerako 2024ra bitarteko ekintza-plana.

L'Estratègia Pirinenca
Pirinioetako Estrategia

CTPren estatutuei buruzko informazio gehiago: CTPren estatutuei

Ple-ko kide diren entitateen arteko mugaz haraindiko lankidetzarako administrazioen arteko hitzarmena:   administrazioen arteko hitzarmena

LURRALDEAK

Honako hauek osatzen dute CTP:

Ir a Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeak (Frantzia);

Ir aKatalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko autonomia-erkidegoak (Espainia)

Ir a Andorrako Printzerria.

–   Informazio gehiago hemen

CTPren lurraldearen ezaugarri nagusia muga menditsu bat da, Atlantikotik Mediterraneoraino hedatzen baitira Pirinioak.

 Populazioa guztira: 23.492.434 biztanle

  Azalera: 254.776 km2

  Mugaren luzera: 656 km

  Kostaldearen luzera: 2.062 km

  Lurraldean hitz egiten diren hizkuntzak: espainiera, frantsesa, katalana, euskara, okzitaniera, aragoiera eta poitevin-santongera.

Egitekoa eta antolaketa

Egitekoa

CTPren helburua Pirinioen garapena sustatzea da, erronkak kontuan izanda eta indarguneak baliatuta. CTPk hiru hamarkada baino gehiago daramatza Pirinioetako lurraldeen eta eragileen arteko trukeak sustatzen, arazo komunei konponbide partekatuak bilatzen eta mugaz gaindiko ekintzak abiarazten.

Helburuak:

  • Pirinioetako lurraldeen eta eragileen arteko trukeak sustatzea,
  • Mendiguneari eragiten dioten arazoak elkarrekin lantzea,
  • Identifikatutako erronkentzako konponbide komunak bilatzea,
  • Nazioaz haraindiko irismena duten partekatutako eta egiturazko ekintzak abiaraztea.

CTPk bi tresnarekin egiten du lan, batik bat:

  • Espainia-Frantzia-AndorraInterreg VI-A Programa (POCTEFA 2021-2027) (www.poctefa.eu), zeinetako Kudeaketa Agintaritza baita, aurreko bi aldietako programetan bezalaxe (POCTEFA 2014-2020 eta POCTEFA 2007-2013).
  • Pirinioetako estrategia. CTP 2016an hasi zen Pirinioetako Estrategia lantzen, eta 2018ko azaroan sinatu zen dokumentua. Lurraldearen 2024ra bitarteko ekintza-plana da. Estrategia horren parte dira CTPren proiektu adierazgarrienetako batzuk, hala nola OPCC eta larrialdi medikoak «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean»

Ekintzak

Egoera geografiko eta politiko berezian dihardu CTPk: Pirinioetako mendigunearen inguruan osatutako lurralde bat, bi itsasoren artean kokatua (Atlantikoa eta Mediterraneoa) eta hiru estaturen artean banatua. Hori dela eta, CTPk legedi desberdinak errespetatu behar ditu eta erakunde ugarirekin egin behar du lan (Estatuak, Frantziako tokiko erakundeak eta Espainiako autonomia-erkidegoak).

Testuinguru horretan, CTPren xedea da trukerako eta ideietarako gune bat izatea, bai eta honako helburu hauek dituzten proposamenak sortzea ere:

  • biztanleen bizi-kalitatea hobetzea garraio-eskaintza hobetuz,
  • mugaz gaindiko integrazioa indartzea,
  • alor ekonomikoan sinergiak sortzea, enpresentzat zein ikasten ari diren gazteentzat,
  • trukerako eremu bat sortzea Europa hegoaldean,
  • berrikuntza, ikerketa eta unibertsitateen arteko lankidetza sustatzea,
  • lurraldeen ezagutza sustatzea, batik bat ondare kultural eta naturalari dagokionez eta turismo jasangarria garatzea.

CTPren ANTOLAKETA

Presidentetza

Pirinioetako Lan Elkartearen presidentetza txandakako kargu bat da, eta bi urterik behin aldatzen da..

Presidentetzaren helburua da, CTP osatzen duten lurraldeen arteko lankidetzan, Pirinioetako inguruaren eta Pirinioetako Lan Elkartearen parte diren lurraldeetako kostaldeen garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzeko xedea duten egiturazko proiektuak sustatzea. Presidentea CTPren ordezkaria da, eta berak deitzen eta zuzentzen du urtean behin egiten den Osoko Bilkura.

1983tik, CTP lanean aritu da haren lurraldeko biztanleen bizitza hobetzeko, sustatutako proiektuen bidez.

Txandaketarako hurrenkera:

  • Akitania Berria
  • Aragoi
  • Katalunia
  • Euskadi
  • Okzitania
  • Nafarroa
  • Andorra

CTPREN PRESIDENTEAK

1983 – 1985
1985 – 1987
1987 – 1989
1989 – 1991
1991 – 1993
1993 – 1995
1995 – 1997
1997 – 1999
1999 – 2001
2001 – 2003
2003 – 2005
2005 – 2007
2007 – 2009
2009 – 2011
2011 – 2013
2013 – 2015
2015 – 2017
2017 – 2019
2019 – 2021
2021 – 2023

1983 – 1985

Aquitaine

region-nouvelle-aquitaine

1985 – 1987

Aragón

gobierno-de-aragon

1987 – 1989

Catalunya

generalitat-de-catalunya

1989 – 1991

Euskadi

gobierno-vasco

1991 – 1993

Languedoc-Rousillon

1993 – 1995

Midi – Pyrénées

1995 – 1997

Navarra

gobierno-de-navarra

1997 – 1999

Andorra

gobern-andorra

1999 – 2001

Aquitaine

region-nouvelle-aquitaine

2001 – 2003

Aragón

gobierno-de-aragon

2003 – 2005

Catalunya

generalitat-de-catalunya

2005 – 2007

Euskadi

gobierno-vasco

2007 – 2009

Languedoc-Rousillon

2009 – 2011

Midi – Pyrénées

2011 – 2013

Navarra

gobierno-de-navarra

2013 – 2015

Andorra

gobern-andorra

2015 – 2017

Nouvelle – Aquitaine

region-nouvelle-aquitaine

2017 – 2019

Aragón

gobierno-de-aragon

2019 – 2021

Catalunya

generalitat-de-catalunya

2021 – 2023

Euskadi

gobierno-vasco

IDAZKARITZA NAGUSIA

Presidentetzaren mendeko organo honen lana da Batzorde Exekutiboaren bilerak antolatzea eta CTPk bultzatutako ekintzen eta finantza-egoeraren jarraipena egitea. Presidenteak izendatutako Idazkari Nagusi batek osatzen du, CTPren gainerako kideek onetsi behar dutena.

BATZORDE EXEKUTIBOA

CTPren erabakitze-organoa da, eta lurralde bakoitzeko ordezkari batek eta haren ordezkoak osatzen dute.

Presidentetzaren ekintza-programa koordinatzeaz eta ezartzeaz arduratzen da.

CTPren Batzorde Exekutiboaren barne-araudia CTPren Batzorde Exekutiboaren barne-araudia

EGUNGO PRESIDENTETZA

Okzitania eskualdeak hartuko du PLEren presidentetza 2023 eta 2025 artean.

PLEren presidentea: Carole Delga, Okzitania eskualdeko presidentea.
Idazkari Nagusi: Yann Hélary, eskualdeko kontseilaria
Helbidea: Hôtel de Région Toulouse
22, boulevard du maréchal Juin
31406 Toulouse Cedex 9
Posta-kodea: 31406
Hiria:Toulouse
Telefonoa: +33(0)5 61 39 67 21
Helbide elektronikoa: secretaria.general@ctp.org
Presidentetza web orria: www.laregion.fr

Presidentearen agurra:

«Gure Pirinioak, gorde eta partekatzeko lurralde bat».

Ohore handiz, Okzitania eskualdeak Pirinioetako Lan Elkartearen presidentetza hartuko du 2023-2025 aldirako.

Kargu horretan, kide diren eskualde-gobernuekin lankidetzan aritu nahi dugu, baina baita lurraldeko eragileekin, proiektuen erabiltzaileekin eta herritarrekin ere; horretara bideratuko ditugu gure ahaleginak.

Indar bizi guztiak behar ditugu Pirinioetako lurraldeetako baterako erronkak gainditzeko.

Muga geografikotzat jo dira Pirinioak mendeetan zehar. 40 urte hauetan, lankidetzaren bitartez oztopoak gainditzeko lan egin du PLEk. Gaur egun, inoiz baino beharrezkoagoa da lankidetza hori, are ezinbestekoa ere.

Klima-aldaketaren aurrean, baterako erantzun batek baino ezingo du nahikoa eragin izan ondorioak murrizteko, batik bat Pirinioetan. Pirinioetan, hain zuzen ere, Europaren gainerakoan baino garrantzitsuagoak dira klima-aldaketaren ondorioak.  Horregatik, beste inon baino koordinatuago egon beharko dira neurriak hemen.

Pirineos4Clima proiektuak 20 milioi euroko aurrekontua du, eta Frantziako, Andorrako eta Espainiako 46 kolaboratzaile daude tartean. Bada, proiektu horrekin, PLEk konpromiso irmo bat du; hots, Klima-aldaketari buruzko Pirinioetako Estrategia abiaraztea –mendiko eta mugaz gaindiko bieskualde baterako berariaz sortu den Europako lehen estrategia–.

Aparteko aberastasuna eta balio izugarriko ondarea dituen lurralde naturala dira Pirinioak. Parke nazionalak eta eskualdekoak partekatzen ditugu, eta aparteko dibertsitatea ere bai, baina, horrez gain, kultura eta bakoitzaren hizkuntzen batasuna ere partekatzen ditugu.

Gure lurraldeak jendez husten ari dira eta horri aurre egiteko irtenbideak behar ditugu (batez ere desertifikazio medikoari aurre egiteko), ekonomia birdinamizatu behar dugu, gazteei hemen instalatzen lagundu behar diegu eta horiek gure politiketan gehiago sartu behar ditugu.

Elkarrekin lan egiten jarraitu behar dugu bai funtsezko ezagutza bati eusteko, bai irtenbide berritzaileak bilatzen jarraitzeko; hartara, aukera izango dugu gizarteko eta ingurumeneko aldaketei aurre egiten jarraitzeko.

Hori horrela izanik, PLEren presidentetza okzitaniarraren lehentasunak hauek dira:

  1. lehentasuna: larrialdi klimatikoari erantzutea PYRENEES4CLIMA proiektua erabiliz («Klimarekiko erresistentea den mugaz gaindiko mendi-komunitate bat Pirinioetan»).
  2. lehentasuna: gazteak PLEren politika guztiak egiteko prozesuan sartzea eta, zehazki, haren ibilbide-orrian.
  3. lehentasuna: lurraldeekin batera lan egitea desertifikazio medikoari aurre egiteko irtenbideetan, eta osasuna Pirinioetarako erronka nagusitzat jotzen jarraitzea.
  4. lehentasuna: balioak herritarren aldeko gure politiken erdigunean jartzea. Balio horietako batzuk dira irekiera eta elkartasuna, Pirinioen kultura eta nortasuna, baterako ondare immateriala eta eskualde-hizkuntzak.
  5. lehentasuna: herritarrekin hobeto komunikatzea eta mugaz gaindiko lurralde-proiektuen emaitzak hobeto jakinaraztea.
  6. lehentasuna: aktiboki lan egitea eragileekin (Europakoak, nazionalak eta tokikoak), hidrogenoaren eta atxikitako azpiegituren erabiltzaileak garatzeko, eta, horretarako, ezagutzak, lobbying-lana eta probak partekatzea.
  7. lehentasuna: Europako eta nazioarteko politikaren eragile nagusi bilakatzea PLE eta aktiboki parte hartzea Europako politikak egiteko prozesuan, batik bat hurrengo kohesio-txostenean. PLE, POCTEFAren kudeaketa-agintari denez, martxan jarri behar da Europako Batzordeak eta estatuek eman dizkioten erantzukizunak gauzatzeko, baina, gainera, proposamenak egin beharko ditu eskualdeko esparru politikoaren barruan, betiere herritarrengandik eta proiektuen erabiltzaileengandik gertu egonda.

Carole DELGA

Okzitania eskualdeko presidentea

Pirinioetako Lan Elkartearen presidentea

POCTEFAren kudeaketa-agintaritza

2007tik Espainia-Frantzia-Andorra IV A Programaren (POCTEFA 2007-2013) kudeaketa-agintaritza da CTF. Halaber, Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren (POCTEFA 2014-2020) kudeaketa-agintaritza da CTF.

POCTEFA 2014-2020 programaren xedea da lankidetza-proiektuak sustatzea eta finantzatzen laguntzea, Frantzia, Espainia eta Andorrako eragile sozioekonomikoek mugaz gaindiko eremuan egindakoak. Programak Europar Batasunaren 189 milioi euroko zuzkidura bat du (178 milioi laguntza teknikorik gabe), EGEFen bidez gauzatzen dena eta bost ardatzetan egituratua. Informazio gehiago POCTEFA programaren webgunean.

POCTEFA 2007-2013 programan 152 proiektu jarri ziren abian, eskuragarri zegoen EGEFari esker: 168 milioi euro esleitu zitzaizkion lankidetzarako Europako tresna horri. Programa horretan, EGEF funtsen % 99ko exekuzio-maila erdietsi da. Horrek esan nahi du Europako funtsen kudeaketa eraginkorra eta eredugarria izan dela.

Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) mugaz gaindiko lankidetza-programari buruzko kontsultak:

Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) mugaz gaindiko Europako programa mugaldeko lurraldeen garapen jasangarria bultzatzeko sortu da, eta bere belaunaldiko seigarrena izango da lurralde horretan.

Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Partzuergoak eskatu du horren kudeaketa, Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren kudeaketarako agintaritza den aldetik.

Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) programa oraindik lantzen ari da, 2021ean, amaitutakoan, aurkeztu eta Europako Batzordeak oniritzia eman diezaion, Europako Kontseiluak eta Parlamentuak onartzen dutenean Europar Batasunaren 2021-2027ko kohesio-politikaren finantza- eta arau‑esparrua.

  • Programaren behin-behineko bertsioari buruzko aurretiazko kontsulta 2021/03/04ra arte egin zen, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozeduraren barruan, Frantziako ingurumen-legeriaren arabera.
  • POCTEFA 2021-2027: POCTEFA 2021-2027 programaren hasierako bertsioa hemen kontsulta daiteke. Iruzkinak eta iradokizunak bidaltzeko epea amaitu da eta 2022ko urtarrilaren 24tik 2022ko otsailaren 13ra egon zen zabalik.
  • POCTEFA 2021-2027ren ingurumen-azterketa estrategikoari buruzko kontsulta publikoa: eskuragarri egon ziren kontsultarako ingurumen-azterketa estrategikoa, ingurumen-azterketaren laburpen ez-teknikoa eta POCTEFA 2021-2027 programaren hasierako bertsioa. Iruzkinak eta iradokizunak bidaltzeko epea amaitu da eta irekita egon zen 2022ko otsailaren 2tik apirilaren 5era.
INFORMAZIO GEHIAGO

Osoko bilkura

Urtero egiten den Osoko Bilkuran CTPren lurraldeetako presidenteak elkartzen dira. Osoko Bilkuran CTPren Partzuergoaren ildo estrategiko eta politikoak adosten dira, Batzorde Exekutiboak egindako proposamenetan oinarrituta. Ildo horiek urtero biltzen dira Osoko Bilkuran sinatzen den dokumentu batean («Presidenteen adierazpen komuna»).

2023ko azaroan PLEren 41. osoko bilkura egin zen Busturian, Bizkaian. Hemen kontsulta dezakezu 2023ko abenduan sinatutako lehendakarien deklarazio komuna.

Presidenteen adierazpen komuna, 2023eko abenduan sinatua

Gainera, Osoko Bilkura honen esparruan, “Hidrogeno berriztagarria sustatzeko konpromisoa” sinatu zen, hemen deskarga daitekeena.

OHIKO GALDERAK

Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) partzuergoa eskualdeen arteko mugaz gaindiko lankidetzarako organismo bat da, Europako Kontseiluak 1983an sortutakoa.

CTPren helburua Pirinioen garapena sustatzea da, erronkak kontuan izanda eta indarguneak baliatuta. CTPk hiru hamarkada baino gehiago daramatza Pirinioetako lurraldeen eta eragileen arteko trukeak sustatzen, arazo komunei konponbide partekatuak bilatzen eta mugaz gaindiko ekintzak abiarazten.

Honako hauek osatzen dute:

  • Frantziako bi eskualde: Akitania Berria eta Okzitania/Pirinioak-Mediterraneoa.
  • Espainiako lau autonomia-erkidego: Aragoi, Katalunia, Euskadi eta Nafarroa.
  • Andorrako Printzerria.

CTPk Pirinio inguruan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko egiten du lan. Hainbat mailatako mugaz gaindiko lankidetzari esker, CTPk lurraldearen arazo premiatsuenetako batzuei erantzuten die, konponbide komunak bilatuz eta ekintzak martxan jarriz.

CTPk sustatutako proiektuei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu hemen, eta CTPk kudeatutako POCTEFA programari buruzkoa, hemen.

Gurekin harremanetan jar zaitezke contact@ctp.org emailera idatzita, +34 974 36 31 00 telefonora deituta, edota, posta arruntez, helbide honetara idatzita: Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8 (Jaka).

Mugaz gaindiko lankidetza-proiektu baterako ideia bat baduzu eta CTPri aurkeztu nahi badiozu, gurekin jar zaitezke harremanetan contact@ctp.org emailera idatzita edo +34 974 36 31 00 telefonora deituta.

Ezin dizugu bermatu zure proiektua babestuko dugunik, baina zure proposamena entzungo dugu eta erantzun egingo dizugu.

CTPren partzuergoko lan-eskaintza guztiak argitaratzen ditugu gure webguneko atal batean. Gure newsletterrean izena ematea gomendatzen dizugu; horrela, gure inguruko berri guztiak jasoko dituzu, lanerako aukerak barne.

CTPren egoitza historikoa Jakako (Huesca) Erlojuaren Dorrean dago, 1987an inauguratua.
CTPren egoitza administratiboa Pirinioetako Ekologia Institutuaren (IPE) eraikinean dago, Jakako (Huesca) Nuestra Señora de la Victoria hiribideko 8. zenbakian.

gobern-andorra    region-nouvelle-aquitaine   gobierno-de-aragon    generalitat-de-catalunya  gobierno-vasco       gobierno-de-navarra