Hemen zaude : BATZORDEAK : Atzera

BATZORDEAK

Ikerketa eta garapen proiektuak finantzaketa
Udako gazte elkarlan obra antolaketa edo gazteei zuzendutako formakuntza dispositiboak sortzea…
Data popularren egutegia prestatzea, hala nola biltzar bat idazleekin…
Hauek dira CTParen gauzatze konkretu batzuen adibideak.

CTPak abiatutako politikek, une honetan, eguneroko bizitzako alor guztiak ukitzen ditu: Azpiegiturak, formakuntza, ekonomia, gazteria, kultura, kirolak eta garapen iraunkorra.

 



I. Batzordea: Azpiegiturak eta komunikazioak

Garraio eta komunikazio alorretan, Pirinioen iragankortasuna da aurre egin behar diogun desafio nagusietarik bat. Gauzak horrela, batzorde hau etengabeko elkarrizketa foru bat bilakatu da, azpiegitura, garraio-zerbitzu, telekomunikazio eta kartografia gaiei buruz, hurbilketa eta helmuga bera lortu ahal izateko.

Gauzatze batzuk

  • Kartografia base numeriko homogeneo bat, 1:250 000 neurrikoa.
  • Pirinioetako komunikazioei buruzko bi urteroko Jardunaldiak 
  • Europar Batzordeko Liburu Berdeari kontribuzioa, transeuropar garraioei buruz (RTE-T)

  IV. Jardunaldira jaitsi
  Jardunaldietako mintzaldietara jo

 



II. Batzordea: Formakuntza eta ikerketa

Alde batetik, Pirinioetako mendi kateko Eskualdeen arteko harremanak garatzen ditu, lanbide heziketa eta mugaz gaindiko mugikortasunaren sustapen alorretan, eta jadanik existitzen diren egitasmoetan oinarrituta, lan ardatz batu batzuk eskaintzen ditu ; helburua, Europako finantzaketak mobiliza dezaketeen eta CTPko lurraldearen garapena sustatzea duten Zientzia-Teknologia-Enpresak ekintza integratuak abian ezartzen laguntzen du

Gauzatze batzuk

  • Ikerketa eta garapen proiektuen finantzaketa
  • Gazteen mugikortasunaren Gida (gazteen formakuntza dispositiboak, gazteen mugikortasuna eta mugikortasunarako laguntzak)

 



III. Batzordea: Kultura, Gazteria eta kirolak

Elkartasuna, gazteen arteko berdintasuna, Pirinioar nortasuna garatzea eta Pirinioetan kirol trukaketak sustatzea du bilatzen.

Gauzatze batzuk:

  • Udako gazte elkarlan obren antolaketa (gaztelu baten berriztatzea, labur metraia baten errealizazioa) .
  • Diska liburu baten egitea, Prinioetako kultura eta ohiturei buruz.
  • Jai herrikoeien egutegi baten prestatzea, hala nola idazleen arteko biltzar bat
  • Mendi kirolen segurtasun gida baten argitalpena



IV. Batzordea: Garapen iraunkorra

Esperientziak, ideiak eta praktikak trukatzen ditu, eta proiektuak laguntzen ditu arlo desberdinetan : Ingurugiroa, Lurralde eta Turismo Antolaketa edo Garapen iraunkorrarekin lotua den edozein tematikan.

Gauzatze batzuk

  • Lurralde kohesioari buruzko Europar Batzordeko Liburu Berdeari kontribuzioa
  • «Pirinio garbiak» kanpaina, Prades-go 1993ko Biltzar nagusian martxan ezarri zena (inguruarekiko errespetuari buruzko sentsibilizazio eta informazio kanpaina)
  • Pirinio eremu osorako lurralde estrategia batu bati buruzko ausnarketa.


Bilatzailea

Réchercher







POCTEFA: www.poctefa.eu

POCTEFA: www.poctefa.eu