Vous êtes ici : Actualités : Retour

Actualités

“European Remembrance”: memoria historikoari eta konpromiso demokratikoari buruzko proiektuen deialdia

22-02-2018

“European Remembrance” proiektu deialdia “Herritarrentzako Europa” programaren baitan gauzatu da, herritarrek Europar Batasunaren historiari eta dibertsitateari buruz gehiago jakin dezatela helburu duena. Bere helburua konpromisoa eta partaidetza sustatzea da, bai eta historia eta oroimen erkideen inguruan kontzientziatzea ere.

“European Remembrance”: memoria historikoari eta konpromiso demokratikoari buruzko proiektuen deialdia Proposamen deialdi hau ildo eta neurri hauetan ardaztuta dago “Herritarrentzako Europa” programaren barruan:

1. ildoa: Europako memoria historikoa

o   Memoria historikoari buruzko proiektuak

2. ildoa: Konpromiso demokratikoa eta herritarren partaidetza

o   Hirien senidetzea

o   Hirien sareak

o   Gizarte zibilaren proiektuak

Hautagaitzak bidaltzeko azken egina 2018ko martxoaren 1a izango da, eta proposamen deialdi honetarako zenbatekoa guztira 16,3 milioi euro. Deialdiari buruzko informazio gehiago hemen


 
 

Moteur de recherche

Réchercher







POCTEFA: www.poctefa.eu

POCTEFA: www.poctefa.eu