Vous êtes ici : Actualités : Retour

Actualités

Nouvelle-Aquitainek CTPren XXXV. Osoko Kontseilua jaso du

15-11-2017

Pirinioetako Lan Elkarteko lurraldeetako ordezkariek mugaz gaindiko lankidetzaren aldeko apustua eszenaratu zuten, Presidenteen Adierazpen Komunean irudikatuz

Nouvelle-Aquitainek CTPren XXXV. Osoko Kontseilua jaso duPirinioetako Lan Elkarteko (CTP) Partzuergoa osatzen duten lurraldeetako ordezkariak azaroaren 9an elkartu ziren Biarritzen, CTPren XXXV. Osoko Kontseiluan. Ekitaldian Presidenteen Adierazpen Komuna sinatu zuten; dokumentu horren bitartez, lankidetzan aritzeko konpromisoa adierazi zuten, Pirinioetako lurraldearen zailtasunak gainditzeko eta arriskuak murrizteko, natura eta kultur aberastasuna kontserbatzeko eta mugaz gaindiko gunean potentzial ekonomikoa garatzeko. Ondare naturalaren kontserbazioa da xedeetako bat, Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) ordezkatuta. Behatoki hori Pirinioetako Lan Elkartearen barruan dago, eta bere ekintzen garapen egoera aurkeztu zuen Osokoan.

Ekitaldian agintari hauek hartu zuten parte: Alain Rousset, orain arteko Pirinioetako Lan Elkarteko presidentea eta Nouvelle-Aquitaineko Lurralde Kontseiluko Presidentea; Pere Roquet, Andorrako Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Erakundeko (OACT) idazkari nagusia; Javier Lambán Aragoiko Presidentea eta Pirinioetako Lan Elkarteko Presidente berria; Marian Elorza, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza idazkari nagusia; Pascale Peraldi, Occitanie/Pyrénées-Méditerranéeko Lurralde Kontseilaria; eta Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko Herritar eta Erakunde Harremanetarako Kontseilaria.

CTPk Pirinioetako estrategiaren ildo nagusiak aurkeztu zituen. Dokumentu horrek hurrengo bost urteetan jarraitu beharreko bidea ezartzen du. Nouvelle-Aquitaine lurraldea gai horren inguruan lanean aritu da CTPko gainerako kideekin batera lehendakaritzan egon den bi urteetan, eta Aragoi arduratuko da martxan jartzeaz.

Horrez gain, Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) Mendi guneetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 2. solasaldia (PYRADAPT 2017) antolatu zuen. Solasaldi horretako ondorioak azaroaren 9ko osokoan ezagutarazi ziren. 

Osokoan, CTPk kudeatzen duen Mugaz gaindiko lankidetzarako Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programa europarraren 2. proiektu deialdiaren programazioaren emaitzak ere aurkeztu ziren: 62 proiektu, Lurralde Garapenerako Fondo Europarraren (FEDER) 71,2 milioi euro dituen 2. deialdian. 1. deialdian programaturiko proiektuei gehituz gero, FEDER osoan 2014-2020 epealdirako dagoen kopuruaren %80 betetzen da. Kontsultatu hemen programatutako proiektuei buruzko behin behineko ebazpena: https://www.poctefa.eu/convocatorias/2a-convocatoria/proyectos-programados-2/


 
 

Moteur de recherche

Réchercher







POCTEFA: www.poctefa.eu

POCTEFA: www.poctefa.eu